'Green Book' filma emango dute asteburuan Modelo aretoan

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 26a

Film onenaren Oscar saria irabazi berri du Peter Farrellyren lanak, eta besteak beste, AEBetako arrazismoa du hizpide. Guztira, zortzi emanaldi izango dira Modelon.

Asteburu honetan Green Book filma emango dute Modelo aretoan, ostiralean hasi eta astelehenera bitartean. Film onenaren Oscar saria eskuratu berri du Peter Farrellyren lanak, eta besteak beste, AEBetako arrazismoa du hizpide, 60 hamarkadako testuinguruan. Jatorrizko gidoi onenaren eta bigarren mailako gizonezko aktore onenaren (Mahershala Ali) sariak ere irabazi ditu Green Bookek. Hiru Urrezko Globo ere lortu zituen urtarrilean: komedia film onenarena, bigarren mailako gizonezko aktore onenarena eta gidoi onenarena.

Tomy Lip (Viggo Mortensen) da filmak kontatzen duen istorioaren protagonista. Don Shirley pianista beltzaren gidari lanak egingo ditu Lipek, musikariaren kontzertu bira batean. Farrelly zuzendariaren arabera, "besteekiko maitasuna" lantzen du ikus-entzunezko drama-komediak.

Guztira, Green Booken zortzi emanaldi izango dira Modelo aretoan. Hona hemen:

  • Martxoaren 1ean, ostirala. 19:30ean eta 22:00etan
  • Martxoaren 2an, larunbata. 19:30ean eta 22:00etan
  • Martxoaren 3an, igandea. 19:30ean eta 22:00etan
  • Martxoaren 4ean, astelehena. 17:00etan eta 20:30ean

Oharra: 12 urtetik gorakoentzat

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide