Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu du martxoaren 8rako, Heteropatriarkatu kapitalistari planto! lemapean. Urola Kostako Koordinadora Feministak dagoeneko argitaratu du greba feministari begira prestatutako egitaraua, eta Zarautzen, gaur emango diete hasiera egitasmoei.
Gaurko, asteartea, "Martxoaren 8ari buruzko zalantzak argitzeko eta greba norbere inguruan antolatzeko laguntza txokoa" antolatu dute. Gaztelekuan izango da emakumeei* zuzendutako topaketa informatiboa, 18:00etan.
Bestalde, martxoaren 1ean, ostirala, ekintzak izango dira arratsalde osoan zehar. Kalea hartzera goaz! izenpean, asanblada irekia izango da Lege Zaharren enparantzan, 17:30etik aurrera. 18:00etan grebaren antolaketa lanei helduko diete, eta jarraian, 19:15ean, Martxoaren 8rako prestatu duten talde dantzaren ensaio orokorra egingo dute.
Hona hemen Martxoaren 8rako Zarautzen antolatu duten egitaraua osorik.