Larunbatean jokatu zuten Euskadiko 16, 18 eta 20 urtez azpiko atletismo txapelketa, Donostiako belodromoan. Pistan Antoniano Kirol Elkarteko lau kidek hartu zuten parte: Hodei Elezgaray (jubenil mutila), Nahia Goia (kadete neska), Ibai Mondragon (junior mutila) eta Ekaitz Tejadok (jubenil mutila). Azken honek, 3. postua eskuratu zuen 1.500 metroko proban, 04:23:51-ko denbrarekin.
Dokumentu honetan daude ikusgai probako emaitza guztiak.
Bestalde, Zumaiako herri krossean Sara Mancisidor eta Nerea Tenak hartu zuten parte, eta Mancisidor azpitxapeldun izan zen lasterketa laburraren modalitatean.