"Azpimarratzekoa" iruditu zaie gurasoen jarrera, bat egin dutelako Kilometroak Txikiarekin. Zarauztik ez ezik, beste herri batzuetatik ere gerturatu da jendea; esaterako, oriotarrek hartu dute parte ibilbidean nahiz antolatu dituzten gainerako ekintzetan.
Bestetik, eskerrak eman dizkiete egun hau antolatzen lagundu duten guztiei. "Musutruk aritu dira, eta haien laguntzarik gabe ezingo genukeen hau egin", esan du Larrañagak. Txistulariei, trikitilariei, erraldoiekin ibiltzen direnei eta aisialdi taldeetako begiraleei eman dizkie eskerrak bereziki.
Urriaren 6aren atarikoa
"Urriaren 6an horrelako beste festa erraldoi bat egingo da, eta jendea animatu nahi dugu han eta aurrez egingo diren beste ekintzetan parte hartzera", esan du Larrañagak.
Azkenik, antolatzaileek gogorarazi dute boluntarioak behar direla Kilometroak jaia antolatzen laguntzeko, eta esan dute laguntza guztia izango dela ongietorria, "txikienak ere asko balio duelako".