Eguraldi paregabearekin eta jai giroan, jendetza elkartu da gaur Salbatore Mitxelena Ikastola aurretik abiatu den Kilometroak Txikian parte hartzeko. Zarauztarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbat familia ere bertan izan da. Musikak lagunduta, beheko kanpinetik malekoian zehar egin dute bidea udaletxe aurreraino, eta malekoian bertan erraldoiak batu zaizkie. Bidean zehar, altxorraren bila aritu da hainbat ume, eta amaieran puzzle erraldoia osatu dute plazan, Kilometroak 2019 leloarekin.