Gaztelekuaren 20. urteurrenaren harira, marrazki lehiaketa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 21a

Parte hartzaileek martxoaren 15era arte izango dute marrazkiak aurkezteko aukera. (@zarautzgazte)

Haize-Orratz gaztelekuak 20 urte beteko ditu aurten, eta marrazki lehiaketa jarri dute martxan. Irabazlearen marrazkia erabiliko dute urteurrenaren harira egingo dituzten kamisetetan.

Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak 20 urte beteko ditu aurten. Horren harira, marrazki lehiaketa abiatu dute. Parte hartzaileek martxoaren 15era arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera, Gazte Informazio Bulegoan. Irabazleak Murkil dendari elkartearen bono bat eta Nerabe Saskia eskuratuko ditu, eta bestalde, irabazlearen marrazkia erabiliko dute gaztelekuaren urteurrenaren harira egingo dituzten kamisetetan.

Lehiaketan parte hartuko duten egileek gaztelekuko zerbitzua ezagutu beharko dutela adierazi dute antolatzaileek. Lanak originalak izan behar dutela ere nabarmendu dute, eta eskuz, PDF formatuan, JPEG formatuan edo Illustrator formatuan aurkeztu beharko dira. Eskuz egindako marrazkien kasuan, ezingo dute erlieberik izan.

Hona hemen marrazki lehiaketaren oinarri guztiak irakurgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide