Izena eman daiteke Lilatoira joateko autobusean

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 20a

'30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz' lemapean antolatu dute aurtengo Lilatoia.

Martxoaren 10ean izango da Donostiako Lilatoiaren 30. edizioa. 5 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek.

Martxoaren 10ean, igandea, izango da Lilatoiaren 30. edizioa, Donostian. 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz lemapean, 5 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek, 10:30ean hasita.

Zarauztik Lilatoira, Donostiara, joateko autobusa antolatu dute. Izena eman daiteke dagoeneko, Aritzbatalde kiroldegiko harreran.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide