Imanol Urbieta Musika Eskolakoak Andoaingo Piano Jaialdian izan dira

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 20a

Zarauzko piano jotzaileak Andoaingo Bastero aretoan izan ziren asteburuan, Piano Jaialdiaren 14. edizioan.

Laura Bilbao irakaslearen laguntzaz, ondoko ikasle hauek hartu zuten parte: Peru Aginaga, Erika Agirre, Eneritz Alberdi, Iraia Andueza, Juan Arauzo, Maddi Arrillaga, Izaro Azkue, Sara Azpiroz, Laida Beobide, Unax Cordero, Ane Cordero, Naroa Garcia, Naroa Iribar, Josu Iturralde, Maren Otegi, Leire Zulaika eta Markel Zulaika.

Guztira, 17 diploma eta domina eskuratu zituzten Zarauzko piano jotzaileek Andoainen. Besteak beste, Juan Arauzok epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen, eta Laida Beobidek, Clara eta Robert Schumannen omenez ospatutako sarian diploma berezia jaso zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide