'Populazio errefuxiatua: isladak eta pertzepzioak' eztabaida saioa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 19a

Etxezabalan izango da eztabaida saioa.

"Populazio errefuxiatuarekin harrera eta elkarbizitza proposamenak eztabaidatzeko saioa" antolatu dute Hotz Zarautzek eta SOS Arrazakeriak, otsailaren 26rako.

Hotz Zarautzek eta SOS Arrazakeriak Populazio errefuxiatua: isladak eta pertzepzioak hausnarketa saioa antolatu dute otsailaren 26rako, asteartea. "Populazio errefuxiatuarekin harrera eta elbarbizitza proposamenak eztabaidatzeko saioa" izango dela azaldu dute, Worldcafe formatuan.

Etxezabalan (Kale Nagusia, 2) izango da eztabaida saioa, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide