Zarauzko Udalak osatuta dauka Zarata Mapa, eta hortik abiatuta, zarata murrizteko 54 proposamen zehatz ditu esku artean. Orain, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu, txostena osatu eta udalean aurkezteko.
Gaur, otsailak 19, egingo dute bilera irekia 18:00etan Etxezabalan. Aurreko astean ere egin zuten.