Isabel Alba izango da Paperezko Lagunen gaurko saioan

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 18a

Isabel Albaren 'La danza del sol' izango dute hizpide Paperezko Lagunek.

Idazle madrildarraren La danza del sol liburua izango dute hizpide Garoa liburu-dendan.

Gaur, otsailak 18, Isabel Albaren La danza del sol lana izango dute hizpide Paperezko Lagunak irakurle taldearen saioan. 20:00etan jarri dute hitzordua, Garoa liburu-dendan. Bertan izango da Alba idazle madrildarra.

Familia abiapuntu gisa hartuta, Albak "zatikatutako munduari buruzko irudi poliedrikoa" eskaintzen du liburuan, "non ikuspuntu multipleak talka egitera kondenatuta daudela ematen duen".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide