Igandean goiz buelta egingo dute Pagoetakoek Nafarroa aldean

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 18a

Pagoeta Mendizale Elkarteak Larraun bailarara egingo du txangoa otsailaren 24an. Goiz buelta izango da, lau ordu eta erdi inguru iraungo duena. "Edonork egiteko modukoa" izango dela aurreratu dute elkartekoek, eta izena ostirala baino lehen eman beharko dute mendizaleek.

 

Ibilbidea honakoa izango da: Gorriti-Akordetagaina-Uitzi-Uitzi Goia-Guratz-Gorriti. Ohi bezala, igandean 07:30ean elkartuko dira mendizaleak Agoueseneko biribilgunean, Nafarroa aldera joateko.

Izena ere betiko tokian eman behar da ostirala baino lehen, Mendizabal kinkila-dendan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide