440 eserleku ditu Modelok orain, eta dena bete zen atzo, Dantza filma ikusteko. Herritarren artean, aurpegi ezagun asko ikus zitekeen, eta udaleko alderdi guztietako ordezkariak ere bertan izan ziren, aretoa estreinatzeko eta Telmo Esnal zarauztarraren lana bertan ikusteko.
"Dantza filma Modelon estreinatu nahi genuen. Data kontuengatik, ordea, azkenean ez da posible izan. Baina, behintzat, Modelo Dantzarekin inauguratu dugu", esan zuen, pozik, Xabier Txurruka alkateak.