Hondartza Futbola 2018-2019

75 futbol partida jokatuko dituzte hondartzan martxoaren 23an

Zarauzko Hitza

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte betetzen dituela eta, hainbat ekitaldi ospatuko dituzte urte guztian zehar. Horietako bat izango da martxoaren 23ko futbolaren festa.

Hondartza osoa hartu eta 75 futbol partida jokatuko dituzte aldi berean Zarauzko plaieroetan parte hartzen duten adin guztietako jokalariek. Bestelako xehetasunak aurrerago jakinaraziko dituzte antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide