Zarauzko Udalak hurrengo ostegunean, otsailak 21, banatuko ditu 2018. urteko Kirol Sariak. Modelo aretoan izango da gala, 19:00etatik aurrera. Udalak kategoria guztietako aurtengo Kirol Saridunak erabaki ditu jada. Hona hemen:
- Emakumezko kirolari onena: Nadia Erostarbe surflaria
- Gizonezko kirolari onena: Mikel Lopetegi harri-jasotzailea
- Emakumezkoen talde onena: hondartza futboleko neska taldeak
- Gizonezkoen talde onena: Badok 13ko arraunlariak
- Kirol babesletza: Txanela eta Kupela tabernak
- Entrenatzaile onena: Ana Calvo gimnasia erritmikoko entrenatzailea
- Kirola bizi saria: Enrike Kortajarena halterofiliako entrenatzailea
- Aipamen bereziak: Bittor Uyarra eta Igor Izulain