Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua Vista Alegreko obretan izan da

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 13a

Jose Ignacio Asensio eta Gloria Vazquez, Vista Alegren. (Foru Aldundia)

Vista Alegre auzoko parkea "berritzeko eta hobetzeko" obra martxan jarri zuen udaleko Ingurumen Sailak, eta gaur, obra ikustera joan da Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako foru diputatua.

Gloria Vazquez Zarauzko Ingurumen Saileko zinegotziak baieztatu du parkea "oso garrantzitsua" dela zarauztarrentzat, bereziki Vista Alegreko bizilagunentzat. Proiektuaren helburu nagusia espazioa berreskuratzea eta irisgarritasuna hobetzea da, "herritar guztiek parkeaz gozatu dezaten".

Obren aurrekontua 280.000 eurokoa da, eta heren bat Foru Aldundiak ordainduko du. Asensiok, zorionak eman nahi izan dizkio udalari egiten ari diren lanagatik. "Horrelako lanak klima aldaketari begira ezinbestekoak dira. Zarautz eredu da, beste lekuetan antzeko proiektuak bultzatzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide