Antoniano Kirol Elkarteko kideek dominak lortu dituzte Euskadiko txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 13a

Pasa den asteburuan Euskadiko pista estaliko absoluto lehiaketa jokatu dute Donostiako belodromoan. Bertan izan dira Antoniano Kirol Elkarteko bost kide, eta horietatik hiruk eskuratu dituzte dominak beren kategorietan.

Sara Mantzisidor jubenilak zilarrezko domina irabazi zuen 3.000 metroko lasterketan. Pisu jaurtiketan, aldiz, brontzezko domina irabazi zuten Libe Agirrek eta Carlos Zalduak.

Irudiak: Antoniano Kirol Elkartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide