Asti Txiki futbol zelaian aulki berriak jarri ditu udalak

Zarauzko hitza 2019ko otsailaren 10a

Asti Txiki zelaian aulki berriak jarri ditu Zarauzko Udalak. (Zarautz Kirol Elkartea)

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko hainbat jarduera eta ekimen egingo dituzte. Ostiralean jaso zuten lehen ezustekoa, Zarauzko Udalak zaharkituak eta egoera kaskarrean zeuden Asti Txiki zelaiko aulkiak berritu baititu. Horrez gain, elkartetik jakinarazi dute, laster estreinatuko dutela harmaila berria ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide