Bideoa: Yoseba Peñaren 'Kuttunak'

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 7a

Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz.

Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren, Usua Garinen, Mertxe Aspiazuren, Nerea Loiolaren, Ines Garciaren, Maider Leturiagaren eta Yoseba Peñaren Kuttunak jakinarazi dituzte.

Hona hemen Yoseba Peñaren kultur gomendioaren bideoa. Kultura sailetik iniziatibari heltzeko eta gomendioak Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide