Twitterreko zenbait erabiltzailek sexistatzat jo zuen Pukasen katalogoko argazkia, baina markak egindako adierazpenen arabera, ez da katalogoetan gizon eta emakumeen gorputz biluziak "naturaltasunez" azaltzen diren lehen aldia. "Inoiz ez dugu mezu sexistarik luzatu nahi izan eta gure asmoa ez zen inor mintzea".