Irudietan: Santaeskea 2019

Amaia Urbieta Arruti 2019ko otsailaren 5a

Goizean ikastetxeetakoen txanda izan zen, eta iluntzean helduak ere atera ziren, usadioari eutsiz, Santaeskeko koplak kantatzera.

Imanol Urbieta Musika Eskolako kideak eta Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak atera ziren lehenengo, Jaione Eskudero eta Antxon Sarasuak gidatuta. Musika Eskolako irakasleak eta hainbat guraso ere inguruan ibili ziren. Bapateko koplak kantatzen aritu ziren Uxue Alkorta eta Aner Peritz Motxian bertso eskolako kideak.

19:00etatik aurrera, Montetxio abesbatza, Arrai Zopa taldea eta Zarautz Abesbatza hasi ziren kaleak girotzen. Arrai Zopa taldearekin txistulariak eta Peritz eta Alkorta bertsolariak ibili ziren, eta Zarautz Abesbatzarekin, trikitilariak eta Aitor Urbieta eta Felix Zubia Motxian Bertso Eskolako kideak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide