Sexu Ahokularitza Gunean aurrez aurreko kontsultak eskainiko dituzte gaur

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 5a

Zuberoa kalean dago sexu aholkularitza gunea. (Dorleta Agiriano Lai)

Asteartero eskaintzen dute sexu aholkularitzarako aurrez aurreko kontsultak egiteko aukera, "sexuarekin eta afektibitatearekin lotutako gaiak" landu ahal izateko. Ordubete inguruko doako saioak izaten dira.

Zarauzko Sexu Aholkularitza Gunean (Zuberoa kalea, 22) aurrez aurreko kontsultak egiteko aukera izaten da asteartero, 17:00etatik 21:00etara. Aitziber Estonba sexologoa da bertako arduraduna, eta "sexuarekin eta afektibitatearekin lotutako gaiak" jorratzeko eta lantzeko aukera eskaintzen du sexu aholkularitza saioen bidez. Ordubete inguruko kontsultak izaten dira, doakoak.

Harremanetan jartzeko: sexuaholkularitza@gmail.com e-mail helbidea edo 943 005 128 telefono zenbakia.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide