'Lou' dokumentala emango dute Modelon otsailaren 23an

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 2a

Dokumentalak publikoaren saria jaso zuen Dock of the Bay jaialdian.

Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezkoa. Publikoaren saria jaso zuten Donostiako Dock of the Bay jaialdian, urtarrilean.

Otsailaren 14an irekiko ditu ateak Modelo aretoak, eta emanaldi ugari iragarri dituzte dagoeneko. Otsailaren 23an, larunbata, Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala emango dute, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezko lana. Egileen esanetan, 80 hamarkadan "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" eta "euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa" da dokumentala.

Urtarrilaren 9an eman zuten Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdian, eta publikoaren saria jaso zuten zarauztarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide