HARA! Anjel Lertxundiren eta Frantziska Inazia Arrueren kontakizunak, Ipuina.eus atarian

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 29a

Joan zen astean aurkeztu zuen Susa argitaletxeak Ipuina.eus ataria, ipuinak genero gisa euskal literaturan izan duen garapena eta hartu dituen formak ezagutarazteko. Hainbat lan jaso dituzte webgune horretan, hala nola Zarauzko bi idazlerenak. Anjel Lertxundirenak eta Frantziska Inazia Arruerenak, hain zuzen ere.

Lertxundiren Sargoria (Hunik arrats artean liburua, 1970) eta Arrueren Euskaldunen Bikaintasuna (Euskal-Erria liburua, 1887) ipuinak jaso dituzte.

Hiru atal ditu sareko atariak: Autoreak, Ipuinak eta Kronologia. Koldo Izagirre idazleak azaldu duenez, ez da antologia bat egin duten bilketa. “Are gutxiago ale gustukoenen edo onenen sailkapen bat. Lanak ezagutaraztea, eskura jartzea da asmoa, eta nolabait galdutako ipuinak berreskuratzea”.

Orain denbora dezente hasi ziren proiektua garatzen; hain zuzen ere, Izagirre hasi zen ipuinak biltzen, eta argitaletxeari egin zion webgunea egiteko proposamena. Susak 2002an martxan jarri zuen Armiarma proiektuaren barruan kokatu dute egitasmo berria.

Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen astean Berriak egitasmoari buruz plazaratutako erreportajea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide