Chrysallis EH elkartea sortu zuten familiek proiektu berria jarri dute martxan. Larunbatean, Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu zuten Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartea. Duela lau urte zortzi sendik osatu zuten Chrysallis EH taldea, eta gaur egun, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ehundik gora familia elkartu dira iniziatiba eraberritu eta, "zaintza eta maitasuna" oinarri hartuta, Naizen abian jartzeko.
Gipuzkoako 30-40 familia inguru biltzen ditu elkarteak, Urola Kostakoak barne. Hona hemen aurkezpen bideoa ikusgai.