Sanz Enea liburutegian literatur solasaldiak ingelesez ere egiten hasiko dira. Martxoaren 21ean, osteguna, izango da lehenengo saioa, 18:30etik 20:00etara. F. Scott Fitzgeralden The great Gatsby lana izango dute hizpide, eta Olwen Maersek beteko ditu dinamizazio-lanak.