Zuhaitz berriak landatzen ari dira Iñurritza ibaiaren inguruan

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 27a

(@XabiTxurruka)

Iñurritzaren ubidea zabaltzeko lanekin jarraituz, egunotan zuhaitz berriak landatzen ari direla jakinarazi du Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez.

Guztira, 180 zuhaitz landatuko dituzte Errotaberri eremuan, A-8 autopistaren alboan. Txurrukak jakinarazi duenez, zehazki, 82 haltz, 14 lizar, 13 astigar zuri, 12 hurritz, 12 zuhandor, 34 sahats ilun eta 13 intsusa beltz landatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide