Bederatzi sagardogilek hartu dute parte aurtengo Sagardo Egunean: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Ordo Zelai (Oiartzun), Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia) eta Urdaira (Usurbil).
Sagardogileen postuez gain, Baserria KM0-ren postuan idi txuletak eskuratu zitezkeen. Kilometroetako postua ere bazegoen, eta haurrentzako txokoa ere bai, eskulanak eta tailerrak eginez dibertitzeko.
Zurekin Ostalarien Elkarteko Julen Olazabal eta Martin Argiñanok oroigarria eta lore sorta eskaini dizkiete omenduei. Jalgi dantza taldeko kide batek aurreskua eskaini die, eta Iñigo Mantzizidor Mantxik, Julen Zulaikak eta Uxue Alkortak bertso bana abestu diete. Omenaldiaren ostean ere bertsotan jarraitu dute Motxian bertso eskolako kideek.