Plaieroetako behin behineko egoitza Munoan egongo da

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 25a

Gurutze Gorriak malekoian duen egoitza erabiltzen dute Plaieroetako jokalariek ateak, sareak eta bestelakoak jasotzeko. Orain, ordea, egoitza obretan dagoela eta, Munoa plazan kokatu dute behin-behineko egoitza, Plaieroen antolakuntzako kideek jakinarazi dutenez.

Beraz, hurrengo jardunaldietan, material guztia bertan egongo da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide