Pakete susmagarri bat jaso du Ertzaintzak hondartzatik

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 24a

Goizeko 11:00ak aldera, norbanako batek hondartzan pakete susmagarri bat ikusi duenaren abisua pasatu eta jaso egin du paketea Ertzaintzak, duna ingurutik.

Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, oraindik aztertzen ari dira paketea. Ez dute argibide gehiagorik eman haren edukiaren inguruan.

Argazkia: Gipuzkoa Gaur

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide