Emakumeentzako Jabetze Eskolan ikastaro berriak antolatu dituzte aurten, emakumeak "ahalduntzeko" prozesuari jarraipena emateko asmoz. Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira ikastaroak, eta urtarrilaren 7an ireki zuten izen-ematea.
Izen-emate epea urtarrilaren 22an itxiko zutela iragarri bazuten ere, plaza libre batzuk geratzen dira zenbait ikastarotan. Beraz, epea luzatzea erabaki du Parekidetasun sailak. Honako saio hauetan eman daiteke izena oraindik:
- Konfidantza indartzeko bidea. Norbere ezagutza eta onarpenerako kontzientzia, Arantxa Erasunen eskutik. Astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 12tik martxoaren 26ra. Euskaraz.
- Ibilgailuetako oinarrizko mekanika mantenua. Kotxeko oinarrizko mantentze lanak, Oteitza Lizeo Politenikoaren eskutik. Astelehenetan, 18:00etatik 20:30era, apirilaren 1etik maiatzaren 13ra. Euskaraz.
- Emakumeak eta umorea. Umore hartzaile gisa eta umore sortzaile gisa, Beatriz Egizabalen eskutik. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, maiatzaren 2tik 16ra. Euskaraz.
Internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita) edo aurrez aurre egin daiteke inskripzioa, Parekidetasun departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.