Kontzertuz betetako larunbata prestatu dute Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 22a

Larunbat honetan, urtarrilak 26, bost taldek kontzertuak eskainiko dituzte Putzuzulo gaztetxean. Hain zuzen ere, Urgull, Addenda, Raglefant, Equilibrio eta Uther taldeak ariko dira iluntzea girotzen, 19:00etatik aurrera.

Kontzertuen ostean musikak jarraituko du, eta jakinarazi dutenez, Gaztetxean bertan afaltzeko aukera izango da, Bizi Jare Zarauzko talde antiespezistaren eskutik.

Gaur iluntzean izango den Arraio Irratiko Zaratazarautz irratsaioan larunbatean ariko diren taldeez gehiago jakiteko aukera izango da. Zehazki, 21:30ean, 99.3 FM-n.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide