Bihar, urtarrilak 16, hasiera emango diote 2019. urteko txotx denboraldiari. Sagardoaren Lurraldea elkartearen eskutik, Astigarragako Sagardoetxean izango da denboraldiaren irekiera ekitaldia, 12:00etan.
Dantza presente izango da txotxen irekieran. Izan ere, filmaren zuzendaria, Telmo Esnal zarauztarra, Astigarragako ekitaldian izango da, eta baita Juan Antonio Urbeltz koreografoa ere. Olatz Arrieta kazetaria izango da ekitaldiko gonbidatu berezia, eta 12:00etatik aurrera, prentsaurrekoa eskainiko du. Dantza filmaren trailerra emango dute prentsaurrekoari hasiera emateko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, sagarrak eta sagardoak filmean duten protagonismoarengatik gonbidatu dituzte ekitaldira Dantzako kideak. Ikus-entzunezko lanean entzun daitekeen hitz bakarra txotx da, amaiera aldean, Leitzako plazan filmatutako pasartean.
Esnal zarauztarraren arabera, sagarra da filmaren ardatza: "istorioa oso erraza da: jendeak lurra lantzen du, lurretik zuhaitz bat irteten da, zuhaitza izurriteetatik babestu behar da, eta zainduz gero, fruitua ematen du. Fruitutik sagardoa ateratzen da, eta sagardoarekin, herria dator".