Ekintzaileei eta enpresa txikiei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat irakasteko asmotan jarri du ikastaro berria martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beraien ikusgarritasuna areagotzea da ikastaroaren helburu nagusia.
12 orduko prestakuntza da UKUEk eskainiko duena. 4 orduko 3 saiotan antolatua, urtarrilaren 28tik 30era izango da, Udal Elkartearen egoitzan, 09:30etik 13:30era.
Besteak beste, Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak irakatsiko dituzte, baita Twitter, Youtube, Vimeo eta bestelako sare sozialei buruzko datuak ere. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jpino@urolakosta.eus helbidera idatzi edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu daiteke.