Langabetuentzat hiru orduko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 18an laneko elkarrizketa landuko dute, eta urtarrilaren 25ean, berriz, curriculuma hodeian jartzeaz ariko dira. Doako saioak dira biak.

Ikastaro txiki horiek Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak eskainiko ditu. Helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 

Hiru orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Laneko elkarrizketei buruzko saioa gaztelaniaz izango da, eta curriculuma plataforma digitaletan egin eta jartzeari buruzkoa, berriz, euskaraz. Ordutegi bera izango dute biek: 09:30etik 12:30era.

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak bi bide ditu: telefonoz, 943-89 08 08 zenbakira deituta, edo idatziz, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidearen bitartez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide