Mintzalagun programan izena emateko aukera dago

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 10a

Izena eman nahi duenak urolakosta@aek.eus helbidera idatzi, 625 485 215 telefonora deitu edo euskaltegiren batean galdetuta informazio guztia jasoko du.

Mintzalagun egitasmoa euskara praktikatu nahi zuenak, astean behin, euskaraz mintzatzeko aukera izateko helburuarekin jaio zen duela urte batzuk. Ikasturte honetako Urola Kostako Mintzalagun programa abian da dagoeneko, eta euskaraz hitz egiteko bultzadatxo hori behar dutenek aukera dute bertan izena eman eta astean behin, lagun gutxi batzuekin elkartu eta ordubetez euskara doan praktikatzeko.

Izena eman nahi dutenek urolakosta@aek.eus helbidera idatzi, 625 485 215 telefonora deitu edo AEK euskaltegiren batean galdetuta informazio guztia jasoko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide