Planaren helburua "trialoia gauzatzea" eta "lizentzia lehen aldiz atera nahi dutenei informazioa helaraztea" da. Beraz, horretarako, informazioa jasotzeko baliabideak eskainiko dituzte kanpainarekin bat egin duten zazpi klubek eta federazioak, hilabete osoan zehar. Besteak beste, triatloian federatzeko jarraitu beharreko pausoei buruzko argibideak emango dituzte.
Bestalde, sustatzaileek azaldu dutenez, prozesu honek hiru etapa barnebilduko ditu: planifikazioa, gauzatzea eta hausnarketa. Lehenengo biak egikaritze prozesuan daude jada.
Gipuzkoako Triatloi Federazioarekin harremanetan jartzeko, Whatsapp bidez (677243198) edo e-mail bidez egin daiteke (gipuzkoakotriatloifederazioa@gmail.com).