Gipuzkoako ohiturei buruzko hirugarren saioa egingo dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 9a

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan ere Gipuzkoako ohiturak landuko dituzte. Abenduan izan zen lehenengo saioa; aurreko ostiralean, urtarrilak 4, bigarren saioa egin zuten; eta ostiral honetan, urtarrilak 11, hirugarren zatiari helduko diote. 18:00etan izango da, Photomuseumen.

Antolatzaileen arabera, "gure lurraldeko ohiturak ezagutzeko" aukera izango dute bertaratzen direnek; "horietariko asko aspaldikoak dira, denbora luzez iraun dutenak eta galtzear daudenak, hain zuzen". Gai honi buruzko lehenengo zatian bezala, euskal etnografia izango dute hizpide, "gure historia kolektiboaren zati garrantzitsua".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide