Gaur goizean sartu da Polizia Forala Iruñeko Maravillas gaztetxean. Bertan izandako istiluen argazki galeria ikusgai dago BERRIAren webgunean. Euskal Herriko txoko desberdinetatik heldu zaizkie elkartasun keinuak Maravillas gaztetxeko kideei. Putzuzulok ere, horren erakusgarri, pankarta handia zintzilikatu du eraikinaren kanpoaldean.