Ireki dute Mahasti Kroserako izen-ematea

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 8a

Martxoaren 10ean, igandea, Mahasti Krosa jokatuko dute Zarautzen, Talai Berri txakolindegitik hasi eta inguruko mahastietan barrena. Iaz antolatu zuten lasterketa aurrenekoz, Talai Berri txakolindegiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan.

Aurtengo ediziorako izen-ematea ireki dute jada, eta gehienez 100 lagunek hartu ahalko dute parte. Beraz, iazko arrakasta ikusita, interesa dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena herrikrosa.eus webgunean, 12 eurotan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide