Urtarrilaren 17an izango da Paperezko Lagunak irakurle-taldearen hurrengo saioa. Maixa Zugastiren Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018) liburua landuko dute, eta gaur jakinarazi dutenez, idazle tolosarra ere bertan izango da. 19:30ean elkartuko dira, Garoa liburu-dendan.
Urtarrileko irakurketaz gain, hurrengo bi saioak ere iragarri dituzte Paperezko Lagunek: otsailaren 21ean Alfonso Zapicoren Dublindarra lanari eskainiko diote hitzordua, eta martxoaren 21ean, Uxue Alberdiren JenisJoplin landuko dute.