Salgai daude ZKEren egutegiak

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Egutegiaren orrialde bakoitzak klubaren kirol sail bati egiten dio erreferentzia, irudien zein leloen bidez.

Zarautz Kirol Elkarteak 2019. urterako egutegia osatu du, sail guztietako irudi eta leloekin. Hamabi sailek osatzen dute kluba: futbola/hondartzako futbola, areto-futbola, atletismoa, errugbia, saskibaloia, xakea, irristaketa, halterofilia, eskubaloia, herri kirolak, squash eta pilota. Egutegiaren orrialde bakoitzak kirol sail bati egiten dio erreferentzia; esate baterako, lehenengo orrialdea, urtarrila, errugbiari eskaini diote.

Egutegiak salgai daude oraindik, Urkian, Aritzbatalde tabernan eta Astiko kantinetan. 5 euroan erosi daitezke.

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte beteko ditu aurten, eta iaz iragarri zutenez, ospakizun egitasmo ugari antolatu dituzte. Egitarau osoa jakinarazi ez badute ere, zenbait ekitaldi ezagutarazi dituzte jada. Hona hemen orain arte iragarritako egitasmo guztiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide