Sanz Eneako urtarrileko jarduerak jakinarazi dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Besteak beste, gazte idazle-tailerra, irakurketa txokoa eta zenbait libururen inguruko solasaldiak antolatu dituzte.

Zarauzko Sanz Enea liburutegian jarduera ugari izango dira urtarrilean. Besteak beste, zenbait libururen inguruko solasaldiak, irakurketa txokoa eta tailerrak antolatu dituzte. Hona hemen urtarrileko egitaraua osorik.

Egitaraua

Urtarrilak 10, osteguna

  • 18:30. Yaa Gyasiren Volver a casa liburuari buruzko solasaldia, Amaia Garciaren gidaritzapean. Gazteleraz.

Urtarrilak 11, ostirala

  • 15:30. Gazte idazle-tailerra, Paul Beitiaren gidaritzapean. Euskaraz.

Urtarrilak 15, asteartea

  • 17:30. Gazteentzako irakurketa kluba: Begoña Durrutyren Bereterretxeren Kanthoria liburuari buruzko saioa, Ibai Ferreraren gidaritzapean. Euskaraz.

Urtarrilak 16, asteazkena

  • 17:30. Irakurketa txokoa: gurasoak ere ipuin kontalari. 3-6 urteko haurrei zuzendutako saioa, Miriam Mendozaren eskutik. Euskaraz.

Urtarrilak 24, osteguna

  • 18:30. Harkaitz Canoren Twist liburuari buruzko solasaldia, Danele Sarriugarteren gidaritzapean. Euskaraz.

Urtarrilak 25, ostirala

  • 15:30. Gazte idazle-tailerra, Paul Beitiaren gidaritzapean. Euskaraz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide