Imanol Albizu Goikoetxe-k erronka bota dio Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ari, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan atzo jakinarazi zutenez: 10 minutuko hiru txanda 125 kiloko kubikoarekin. Apirilean izango da saioa, data zehaztu ez badute ere.
Bihar elkartuko dira bi harri-jasotzaileak, Azpeitiko Mendizabalenean. Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko kideek jakinarazi dutenez, Izeta IV.a zarauztarrarekin hitz egin dute erronkari buruz: "lan gogorra iruditu arren gogotsu hartu du".