Elkarretaratzea egin dute goizean, 'Orain Presoak' lelopean

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 5a

Atzo kotxe karabana jendetsuarekin eta gaur elkarretaratzearekin, preso eta iheslariak gogoan izan dituzte zarauztarrek egunotan.

Herritarrak urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara animatu nahi izan dituzte mobilizazioekin. Arrano eta Eguzki tabernetan dago aukera Bilboko manifestaziora joateko autobusen zerrendan izena emateko.

Argazkiak: @sarezarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide