Mendarotik Eibarrera, 36ko gerrako borroka eremuetan barna

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 4a

Ibilbideak 17 kilometro inguru ditu, eta ez dauka zailtasunik

Pagoeta Mendizale Elkarteak urtarrilaren 13an egingo du 2019ko lehen ibilaldia. Mendaron hasi, eta Eibarko Azitain auzoan amaituko dute 17 kilometro inguruko goiz buelta. Aparteko zailtasunik ez duela azaldu dute elkartetik, eta herritarrak animatu dituzte txangoan parte hartzera.

Mendarotik Eibarrera egingo dute goiz buelta Pagoetakoek urtarrilaren 13an, igandea. Beti bezala, Agoueseneko biribilgunean elkartuko dira, 07:30ean. Izena, berriz,  Mendizabal kinkila dendan eman behar da.

17 kilometro inguru egingo dituzte bost ordutan, eta 900 metroko igoera metatua izango dute. Bidean, 36ko gerrako guda-zelai batzuetatik igaroko dira. "Ingurune hau guda-borroka gogorren gunea izan zen, eta hildako gudarien gorpuak agertu ziren hobi edo lubakiak ikus daitezke. Burdinezko gurutze batek gogorarazten du gertatutakoa", azaldu dute elkartetik.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide