Zarauztarren kultur gomendioak bilduko ditu 'Kuttunak' egitasmoak

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 3a

Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz. Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren eta Usua Garinen Kuttunak jakinarazi dituzte, Kultura sailaren sare sozialetako kontuen bidez.

Bestalde, gomendioak egiteko eta Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide