Audioa: 'Lou' dokumentalaren egileak Euskadi Irratian

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 3a

Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan izan dira Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaren egileak, lanari buruz solasean.

Hiru zarauztarrek osatu dute Lourdes Olanguari buruzko ikus-entzunezkoa; Andrea Lopegetik, Izotz Barriok eta Usua Garinek. Urte honen hasieran estreinatuko dute dokumentala, data zehaztu ez badute ere.

Hona hemen abenduaren 29ko Amarauna irratsaioa osorik (2:27:50etik aurrera entzun daitezke Lou dokumentalari buruz esandakoak).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide