40-41 irabazi dio Zarautz Rugby Taldeak Eibarri

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Eibartarren aurka, artxiboko irudi batean (Jon Ander Vildosola)

Urtea dotore hasi dute errugbi taldekoek. Ohorezko B mailako taldeak Unben lehia estua izan du asteburuan eibartarren aurka, eta puntu baten aldearekin garaipena eskuratu du Babyauto Zarautzek. 70. minutuan lortu dituzte hiru puntu erabakigarriak partida bereganatzeko. Irakurri kronika osorik.

Hamairu partida jokatuta, seigarren postuan dira Zarautz Rugby Taldekoak, 31 punturekin. Goiko postuetan, getxoztarrak dira lider sendoak, 56 puntu eskuratu baitituzte. Bathco Rugby Club doa bigarren, 54 punturekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide