Paperezko Lagunek urte berriari heldu diote

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Maixa Zugastiren 'Ahotsak eta itzalak' landuko dute urteko lehenengo saioan. (idazleak.eus)

2019. urteko lehenengo hiru irakurketak jakinarazi dituzte jada. Urtarrilaren 17an izango da aurrenengo saioa, eta Maixa Zugastiren lan bat izango dute hizpide.

Paperezko Lagunak irakur-taldeak heldu dio 2019. urteari, eta lehenengo hiru irakurketak jakinarazi dituzte jada; "zerbait ikasi eta gozatzeko helburuarekin, badakizue, kalitatea eta barietatea ahal bezala ezkontzen saiatuko gara".

Hona hemen aurten egingo dituzten lehenengo hiru saioak:

  • Urtarrilak 17, 19:30ean Garoa liburu-dendan. Maixa Zugasti, Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018)
  • Otsailak 21, 19:30ean Garoa liburu-dendan. Alfonso Zapico, Dublindarra (Astiberri, 2011)
  • Martxoak 21, 19:30ean Garoa liburu-dendan. Uxue Alberdi, JenisJoplin (Susa, 2017)

Kontaktua: infogaroa@egaroa.com edo alex.gurrutxaga@gmail.com

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide